Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Azaroa, 2021 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930112345
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikidetza Plana

Harremanak zaintzen ditugu

PROGRAMA 9: Arazoak konpontzea eta bitartekaritza.

Helburua hezkuntza-elkartean elkarbizitzaren kalitatea lehenesten duen kultura sortzea da eta arazoak modu eraikitzailean eta sortzailean erabiltzen dituen kultura sortzea da, bitartekaritza erabiliz.

Ikaskideen arteko harremanetan arazoak sortzen dira. Arazoaren ikuspegi ezkorraren aurrean, pertsonen eta taldeen arteko harremanetan arruntak direla badakigu eta modu eraikitzailean konpontzen badira bizikidetza hobetzen dutela ere. Ikastetxean, bizikidetzaren kalitatea hobetu nahi dugu eguneroko harremanetan sortzen diren arazoak modu baketsuan eta eraikitzailean aldatuz eta hori bizitzaren beste alderdi batzuetan gertatzea nahi dugu.

  • a) Arazoak aldatzearen ikaskuntza:

    2001-2002 ikasturtean, programa hau garatzea erabaki zenean, irakaslegoak heziketa intentsiboa egin zuen, ikasleekin izan beharreko jarreren programa garatu zuen eta tutoretzatan lantzeko materialak landu zituen.

    Kurtso guztiek, Lehen Hezkuntzako ikasleek, 5 eta 7 tutoretza pasatzen dituzte arazoak modu eraikitzailean konpontzeko programa hau lantzen.

    Saio hauetan, ikasleen adinaren arabera, material desberdinak erabiltzen dira: marrazkiak, puzzleak, ipuinak eta abar.

    • Zer den eta noiz sortzen den arazoa.
    • Ikastetxean gertatzen diren arazo arruntenen analisia
    • Txarto konpondutako arazo baten ondorioak
    • Eskola aktiboa, asertibitatea, eta abar.
    • Elkarrizketa alternatibatzat. Nik irabazten dut – zuk irabazten duzu.
    • Sentimenduak, iritziak adierazteko beharra.
    • Bestearen lekuan jartzea.
    • Bitartekaritza teknika moduan. Bitartekarien zeregina.
  • b) ADOSTOKIAK

    Haien arazoei modu eraikitzailean aurre egiteko, martxan jarri ziren:

    • Adostokiak
    • Bitartekariak

    'Adostokiak edo 'ados jartzeko lekuak' umeak haien eztabaidak konpontzeko joaten diren lekuak dira.

    Dos niños en el adostoki

    Ziklo bakoitzaren ondoan bana dago, beste bat jolastokitik hurbil eta beste bat jatetxetik hurbil.

    Toki horiek ikasleak langutzeko eta sortu den arazoa aztertzeko eta konpontzeko dira.

    Dos niños en el adostoki

    Adostokian arazoak bakarrik konpondu daitezke edo ikasle bitartekari baten laguntza eska dezakete, edo irakasle edo begirale baten laguntza ere, arazoa larria bada eta haien artean ezin badute konpondu.

    Alumnos resolviendo un conflicto
    Alumnos resolviendo un conflicto con los mediadores

    'Adostoki' bakoitzak bi aulki ditu eta horien gainean ikurrak jartzen dira, aho bat edo belarri bat, entzuteko edo hitz egiteko momentuaren arabera. Umeak horietako bakoitzean jesartzen dira, bata zein bestean.

    Alumnos resolviendo un conflicto con los mediadores
  • c) BITARTEKARIAK

    5. eta 6. mailako 12 ikasle dira, 6 neska eta 6 mutil eta haien buruak aurkezten dituzte eta izkutuko bozkaketaren bidez aukeratuko dira.

    Bi urtetarako aukeratuko dira. Horrela, ikasturte bakoitzean bitartekarien %50ak jarraitzen du, 6.mailakoak ikastetxetik joaten direlako

    Alumnos y alumnas de 5º y 6º de Primaria que hacen de mediadores

    Ekainean 4. mailakoen artean bitartekari berrien hautaketa egingo da, horiek hurrengo kurtsoan 5.mailan egongo dira. Kanpainia 6.mailakoek egiten dieten bisitarekin hasiko da, bertan haien esperientzia kontatuko dute eta besteak animatuko dituzte.

    Arazoekin lotutako heziketa osagarria izango dute, baita bitartekaritza teknikari buruzkoa ere: biek askatasunez hitz egitea, gertatu dena adieraztea eta sentitu dutena esatea, parafraseatzea, konponbiderik ez ematea arazodunek konpon dezaten.

    4. mailako ikasleak, ekainean, aukeratuak direnean, heziketa jasotzen hasiko dira eta heziketa hori irailean bukatuko da. Urtean zehar, hamabostean behin Aholkularitzarekin elkartuko dira, hori baita haien heziketaren eta jarraipenaren arduraduna.

    Ikasturtearen hasieran jolastokira zapi berdearekin aterako dira. Hori ezagutarazten dituen ikurra da, ikasleek ezagutzen dituzten arte.

    Ikasturte amaierarako jaian, publikoki, ikasle guztien aurrean, haien lana bertso batekin eskertuko da eta bitartekarien argazkia emango zaie haien ikaskideek sinatua. Bitartekariek ere 4. mailako bitartekari berriei ongi etorriko bertsoa abestuko diete eta zapi berdea jarriko diete, lekukoa balitz moduan.

icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2021 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.